XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ROBUSTIANA.- Eta ni Baldomero-ren ama.
IRAKASLEA.- (Pozik)
O!. Asko pozten nau zuek ezagutzea.
(Eskua luzatzen die).
EPAFRODITO.- (Irakaslearen eskua gora eta behera mugituz, igongailua izango balitz bezala, nabarmenki)
Ni Epafrodito naiz.
ROBUSTIANA.- (Eskua bigunago emanez)
Eta ni Robustiana.
IRAKASLEA.- Beraz, zuek zarete Robustiana eta Epafrodito.
EPAFRODITO.- Edo alderantziz, Epafrodito eta Robustiana. Jajaja.
ROBUSTIANA.- (Eskua haserre senarrari altxatuz)
Zaude formal, petral halakoa!.
Zer uste duzu, ba?.
Tabernan zaudela zure
EPAFRODITO.- (Haserre)
Nik, nahi dudana esaten dut, eta punto.
Hori da demokrazia.
ROBUSTIANA.-
Punto eta aparte zara zu, bai horixe!.
EPAFRODITO.- Eta zu, punto filipino.
ROBUSTIANA.- Hangoa izatekotan, filipina, eta ez filipino, astakilo halakoa!.